Thursday, June 7, 2007

IKT Txotsena

1. TALDEAREN DESKRIBAPENA

Ez dakigu atzerriko-irakasle praktikak egin ditugulako den edota besterik gabe gure irakasleak ordenagailu-zaleak ez direlako den, baina gure ordenagailuekiko esperientzia oso murritza izan da praktikatan. Gure txostena egiten hasi aurretik hau argi utzi nahi genuen, hau da, ingeleseko irakasleek, gure esperientziaren arabera, ez dutela ordenagailua gehiegi erabiltzen. Taldeko bik, Garik eta Ikerrek, Alegiako San Juan Herri Eskola-n egin zituzten praktikak, Mikelek, Tolosako Hirukide Jesuitina-tan eta Xabik berriz, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan eta hirurok atera dugun ondorio bat da honakoa.

Konturatu garenez, irakasleek ez dituzte ordenagailuak gehiegi kontrolatzen eta hortaz, ezta erabili ere. Orokorrean irakasleak ez dira gazteak, 20-25 urte daramatzate irakaskuntzan, eta gehienak nahiko mugatuta daude alde honetatik. Gu ez gara oso abilak kontsideratzen, ezta gutxiagorik ere, baina teknologiaren aroak gazte harrapatu izanagatik bakarrik trebetzat hartu gaituzte ikastetxetan.

Ordenagailuak egon badaude eta erabiltzen dituzte, sarritan interneten saltsatu edota informazioren bat ateratzeko. Inoiz norbait ikusi genuen web orriren batetik ariketaren bat ateratzen ere, baina klasean ez dira ordenagailuak erabiltzen ez teknologien bidez ikasteko, ez jolasteko ez eta noski, arbela digitalaren bidezko irakaskuntza emateko ere. Aipatu gabe doa gardenkiak eta honelako modernismoak ikusi ere ez ditugula egin.

Xabik dioenez, SIZ (Sistemas Informáticos Zarautz) enpresako langileak astero joan behar izaten zuen Ikastolara eta beti zegoen zerbait konpontzeko. Okerrena zera da, irakasle gelako hiru ordenagailuengatik bakarrik joan behar zuela astero Ikastolara. Ez dugu pentsatu ere egin nahi Ikastola osoko ordenagailuekin izango zuen lan guztia. Garik ere nahiko antzerako esperientzia izan du, zeren berak dioenez, Internetek ez zuen funtzionatzen Ikastetxe osoan, bera han egon zen denboran behintzat. Bi kasuok adierazgarriak izan daitezke irakasle-ordenagailu erlazioan.

Hauek argituta lanaren nondik norakoak adieraziko ditugu ondoren.

2. IKASTETXEEN DESKRIBAPENA

Gure lana zera da, praktikak egin ditugun ikastetxeetan teknologia berriak nola eta zenbat erabiltzen den azaltzea. Horretarako ikastetxeetara joan gara eta honako galdetegi hau pasatu diegu hartu gaituen pertsonari.

1.- Zenbat ordenagailu (eramangarriak, mahaikoak), inprimagailu, eskaner, argazki kamera etab. daude?

2.- Nola dago egina banaketa? Zikloak, gelak, e.a.?

3.- Zein hardware eta software erabiltzen dira? Zein programa, joko, e.a. erabiltzen dira?

4.- Nolakoak dira teknologia berrietako saioak? Zer irakasten da eta nola?

5.- Arduradunik ba al dago? Arazorik dagoenean zer egiten da? Mantenamenduko norbait al dago?

6.- Mailatik mailara aldea al dago ordenagailu kopuruan? eta erabilpenean? (ordu kopurua, ikasleen jarrera hauekiko,...)

2.1. Salbatore Mitxelena Ikastola

Zarauzko Salbatore Mitxelena deskribatzeari ekingo diogu lehenengo, betiere teknologiaren ikuspuntutik. Nolabait esatearren, Ikastolak hiru solairu desberdin ditu. Lehenengoan HH-ko ikasleak daude, bigarrengoan LH-koak eta goikoan DBH-ko gazteak daude.

Ikastolara joan ginenean galdetu genuen ea zein zen pertsonarik egokiena teknologia berriei buruz hitz egiteko, eta jarri zituzten aurpegiak ikustekoak ziren. Denak ere antzeko ibiltzen direla esan ziguten (larri samar) eta Onintza, 27 urteko irakasleak jakingo zuela segur aski gehien. Kuriosoa bada ere, neska hau soinketako irakaslea da baina bera omen da adituena…beno, hau informatikako irakaslea kenduta, baina ostiral arratsalde batean joan ginen eta bera ez zen ikastetxean.

25 ordenagailuko bi gela daude Ikastolan, bat LH-koentzat eta bestea DBH-koentzat, eta hauek erabiltzen dira haurrei irakasgai hau emateko. Badira baita ere hiru ordenagailu irakasle-gela bakoitzean, zeinak LHkoak behintzat sarri izorratuta egoten direlarik. Windows XP sistema operatiboak dakartzan programekin aritzen dira, hala nola Office eta Internet, gehien erabiltzen direnak. Aipatu ditugunez, esan, hauek direla nonbait irakasten diren baliabideak. Word omen da Office-n barnean denborarik gehien hartzen dien programa, baina duela gutxi Power Point-a ere irakasten hasi omen dira, pixka bat soilik. Duela urte gutxi ez omen zuten Internet-a urteko programaketan sartzen, baina informatikako irakasle berriak ezinbestekotzat jotzen omen zuen haurrek Internet maneiatzen jakitea eta beraz, honekin ematen omen dute geratzen zaien denbora.

Ordenagailuez gain, eskaner bana dago nahiz bi irakasle gelatan nola ordenagailu-gela bakoitzean. Bideo-kamera bat eta bi kamera digital ere ba omen daude Gabonetan edo Inauteritan egiten diren antzerkiak grabatzeko, gelan egindako antzerki txikiak grabatzeko, mendi-irteeratan argazkiak ateratzeko edota honelako ekintza puntualetan erabiltzeko. Halere, Onintzak esan zigun askotan irakasle bakoitzak norbere kamera erabiltzen duela ia irakasle guztiek baitute beren propioa. Gero CD-ra pasatzeko eta familiartekoen edota irakasle “adituagoren” baten laguntza eskatzen omen dute.

Azken solairuan badago multimedia gela bat eta han pantaila erraldoi bat dago punta-puntako teknologiarekin. Gutxitan erabiltzen da, Ikastolako festa gelaka ikusteko edota Takolo Pirritx eta Porrotx Ikastolara etortzen direnean beren azken diskoaren aurkezpena egitera.

Eta arazoak daudenean zer? Ba askotan arazoa duenak ospa egiten omen du eta hurrengo datorrenak deskubritu ordenagailua matxuratuta dagoela. Harrigarria bada ere, horrela omen da. Honek argi erakusten du irakasleek beraien aurrean sentitzen duten konfiantza eza. Ez dago ordenagailuen arduradunik, beraz baten batek matxuraren bat duenean Onintza edo Sergiori esaten zaie zerbait egiten saiatzeko eta asmatzen ez badute SIZ-era deitzen dute Iñaki etor dadin.

Ikasleen artean ez dago alde handiegirik. Ziklo ezberdinetako klase guztietan ikasle kopurua oso antzekoa denez, ez dago alderik ordenagailu kopuruan. Bi ordu eskaintzen diete nahiz batzuk zein besteek astero teknologiari, beraz, hemen ere parekatuta daude. Jarreran ere ez dirudi aldaketa handiegirik dagoenik. DBH-koek nahiko ongi kontrolatzen dituzte ordenagailuak eta nahiago dute beste edozertan ibili irakasleari jarraitu baino. Abilezia hori ez dute txikienek eta beraz adiago egoten dira, klasea hobe jarraituz.

Onintzak dio ez dela asko nabaritzen IKT-en eragina hezkuntzan. Beraren hitzetan ezin omen da esan hezkuntza hobetu denik edota kalitatea hobea denik. Ezberdina eta modernoagoa dela uste du, baina IKT-en sarrerak hezkuntza hobetu duen ala ez norberaren erabakia omen da. Bestalde, bai aitortzen du joko polita ematen duela teknologiak gauza berriak egiteko, batez ere haurrek beraiek aurrera eramandako ekintzak ikusteko-eta. Motibagarria izateaz gain polita eta aberasgarria omen da haurrentzat, jasotzeko oroigarri ederrak sortzeaz gain.

2.2. Alegiako San Juan Herri Ikastetxea

Aztertutako bigarren ikastetxea Alegiako San Juan L.H.I. Ikastetxea da, Alegi herriaren erdialdean aurkitzen dena. Ikastetxe hau bi eraikin ezberdinetan dago banatua, batean haur hezkuntzako haurrak egoten dira eta bestean Lehen Hezkuntzako ikasleak egoten dira. Esan behar Lehen Hezkuntzakoen eraikin berean D.B.H.-ko ikasleak ere aurkitzen direla azken solairuan Aralar B.H.I. Institutukoak, baina guk ez ditugu hauen teknologia berriak aztertu, gu San Juanen soilik egon baikinen Praktika garaian.

Alegiako ikastetxera joan ginenean galdera hauek egitera irakasle gehienak azaldu zuten bere laguntza galderak erantzuteko, baina galderak irakurtzean denek Jokinengana edo Iñakirengana joateko esaten ziguten. Esan behar Jokin eta Iñaki ez direla informatika edo teknologia berrietako irakasleak, Jokin gaur egun San Juan Ikastetxeko zuzendaria da eta Iñaki aldiz musikako irakaslea da, baina dirudienez hauek dira teknologia berriei buruz gehien dakitenak.

Alegiako ikastetxean 16 ordenagailu dituen informatika gela bat dago eta bertara joaten dira edo bertan ematen dute teknologia berrien klasea Lehen Hezkuntzako ikasleek. Horretaz gain Lehen Hezkuntzako gela guztietan aurten ordenagailu bana jarri dute, irakasleek behar dutenean eskura izan dezaten eta ikasleak ere ohitzen joan daitezen ordenagailu bat erabiltzera. Haur Hezkuntzako geletan ere badago ordenagailu bana maila bakoitzarentzat eta bertako haurrek ere erabiltzen dute noizean behin ordenagailua. Aparailu hauetaz gain irakasleek ere badituzte beraien ordenagailuak irakasle geletan, Haur Hezkuntzakoan bat eta Lehen Hezkuntzako irakasle gelan beste bat. Azkenik aipatu zuzendariak, hau da Jokinek, baduela beste ordenagailu bat bere gelan eskolako kontuak kontrolatu ahal izateko. Esan behar da ordenagailu hauek guztiak mahaikoak direla eta ez dagoela San Juan Ikastetxean ordenagailu eramangarririk. Windows XP sistema operatiboak dakartzan programekin aritzen dira lanean normalean, hala nola Office eta Internet izanik, gehien erabiltzen direnak. Aipatu ditugunez, esan, hauek direla nonbait irakasten diren baliabideak. Word omen da Office-n barnean denborarik gehien hartzen dien programa, baina duela gutxi Power Point-a ere irakasten hasi omen dira, pixka bat soilik. Duela urte gutxi ez omen zuten Internet-a urteko programaketan sartzen, baina informatikako irakasle berriak ezinbestekotzat jotzen omen zuen haurrek Internet maneiatzen jakitea eta beraz, honekin ematen omen dute geratzen zaien denbora. Programa hauetaz gainera erabiltzen dira kanpoko zenbait programa hainbat CD-tatik ordenagailuetan jarriak izaten direnak.

Ordenagailuekin loturik badira inprimagailuak ere, irakasle geletan bana eta beste bat laserrarekin funtzionatzen duena teknologia berrien gelan, azken hau izanik denek erabiltzen dutena inprimatzeko beste guztiak baino azkarragoa eta hobea baita. Eskaner bat ere aurkitu daiteke Informatika gelan eta gainera bada ikastolan eta gainera badaude baita argazki kamera digital bat eta bideo kamera bat. Azken hauek oso gutxitan erabiltzen dira, zenbait ekintza puntualetan erabiltzeko baitaude eta ez dira ikasleentzako oso eskuragarri dauden baliabideak, nahiz eta irakasleek erabil ditzaketen behar duten edozein momentutan.

Teknologia berriak irakasten Lehen Hezkuntzan hasten dira, nahiz eta Haur Hezkuntzako geletan jarri dituzten ordenagailuak haurrak aparailu hauekin ohituz joan daitezen eta beraien erabilera gero eta normalagoa izan dadin beraientzat. Lehen Hezkuntzan mailako astean 2 orduko klase bat soilik izaten dute, berau emateko informatika gelara joanez ikasleak, eta horretaz gain azken zikloko ikasleei gero eta gehiago eskatzen zaizkie edozein arlotan lanak ordenagailuz egitea aukera emanez edozein momentutan (libre badago behintzat) teknologia berrien gelara joan eta beraien lanak egiteko. Ez dago irakasle espezializaturik teknologia berriak irakasteko eta ondorioz Jokinek eman behar izaten ditu klase hauek bere zuzendari lanek tarte bat uzten badiote edo bestela Iñakik ematen ditu klaseak berak ez badu musikako klaserik. Hauek ezin badute maila bakoitzeko irakasleak irakatsi edo eman behar izaten dute klasea, egoera asko zailduz, gehienak ez baitira oso adituak edo jakitunak teknologia berrien munduan.

Ohikoa den bezala eta beste toki askotan gertatzen den bezala ikastetxe honetan ere askotan egoten da arazoren bat ordenagailuekin, internet ez dabilela, ez dela sagua mugitzen, ez duela momentuko CD-a irakurtzen,… Ez dagoenez ikastetxean ordenagailuen mantenuaz arduratzen den pertsona espezializatu bat, beti bezala lehenengo lanean edo ordenagailua erabiltzen ari dena saiatzen da arazoa konpontzen (gehienetan arazoa handituz), ezin badu arazoa konpondu Jokini edo Iñakiri deitzen zaie hauek saiatu daitezen arazoa konpontzen. Hauek ere ez badute lortzen arazoa konpontzea azken errekurtso gisa enpresa espezializatu bati deitzen zaio (Hamaikaweb Informatika) eta bertatik informatiko espezializatu edo aditu bat etor dadin arazoa konpontzera.

Ikasleen artean hemen ere ez dago alde handiegirik. Ziklo ezberdinetako klase guztietan ikasle kopurua oso antzekoa denez eta ez dagoenik ikasle gehiegi, ikasleek binaka edo bakarka jartzeko aukera ere badute ordenagailuetan eta horrela egiten dute lan. Bi ordu eskaintzen diete nahiz batzuk zein besteek astero teknologiari, beraz, hemen ere parekatuta daude. Jarreran ere ez dirudi aldaketa handiegirik dagoenik, gehienetan ikasle guztiak oso gustura joaten dira Teknologia Berrietako klaseetara honela beste zerbait egin beharrik ez daukatelako eta gainera gehienetan jokoak edo antzekoak egiten dituztelako.Gainera azken ziklokoek nahiko ongi kontrolatzen dituzte ordenagailuak eta klaseak jarraitzearekin bat beste zenbait orrialde edo gauzetan ere ibiltzen dira. Abilezia hori ez dute txikienek eta beraz adiago egoten dira, klasea hobeto jarraituz.

2.3. Hirukide Hijas de Jesus

Aztertuko dugun azken eskola Tolosako Hirukide-Jesuitinak da. Bertan Mikel izan dugu galdezka han eginiko Praktikumaren ondoren duen gertutasunagatik. Esan beharra dago Hirukide eskola hiru ikastetxeek osatzen dutela Tolosako hiru toki ezberdinetan sakabanatuta daudelarik. Hiru eskolak Eskolapioak, Gainberri eta Jesuitinak dira. Gainberrin Haur Hezkuntzako haurrak aurkitzen dira, Jesuitinatan Lehen Hezkuntzakoak eta Eskolapioetan Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoak. Esan digutenez, teknologi berriak gehien lantzen diren zentrua eskolapioetakoa da eta Gainberrin gutxien erabiltzen denan. Jesuitinatan ez dira gehiegi erabiltzen nahiz eta hau aldatzeko lanean dabiltzan.

Gure lehen galdera arduradunen bat ba al zegoen jakitea izan zen. Beraien erantzuna ezezkoa izan zen eta teknologi berrieei buruz gehien dakitengana eraman gintuzten. Beste behin, gehien zekitenak irakaslerik gazteenak ziren. Xabi eta Mikel irakasleek 27 urte dituzte biek eta ordenagailuren batek arazoren bat ematen duenean beraiek izan ohi dira hara juten lehenak. Hala ere gaian adituak ez direnez askotan deitu behar izaten diote teknikariari. Xabi Lehen Hezkuntzako ingeleseko irakasleetako bat da eta Mikel Haur Hezkuntzan dabil ingelesa irakasten ere eta informatika irakasten du Lehen Hezkuntzan nahiz eta horretarako inolako titulaziorik ez izan.. Beraz, ez bata ez bestea, ez dira informatikaren arloan formatuak.

Jesuitinak ikastetxean ordenagailu gela bat dago ikasleentzat 20 ordenagailuz, eskaner bat eta inprimagailu batez osatua. Dauden ordenagailuak mahaikoak dira eta inprimagailua tintakoa da eta koloretan inprimatzen du. Esan beharra dago ordenagailuak nahiko berriak direla. Ikasleentzako ordenagailuetaz gain irakasleek ere badituzte gehiago. Hasteko, irakasle gela bakoitzean (solairu bakoitzean irakasle gela bat dago eta 2 solairu daude eskolan) hiru ordenagailu daude eta batean fotokopia makinari konektatuak daude bertan inprimatzeko nahi dena. Beste irakasle gelan inprimagailu bat dago konektaturik hiru ordenagailuetara. Horrez gain beste bi gela txikigoak daude pare bat ordenagailurekin bakoitzak. Bi gela hauek koordinaketarentzat dira baina ordenagailu falta dagoenean edozein irakaslek erabil ditzake. Hau guztia gutxi balitz, direkzioaren gelan beste ordenagailu bat dago.

Ikastetxeko ordenagailu guztiak bat ezik mahaikoak dira eta denek erabiltzen dute Windows XP sistema operatiboa. Gainera, interneterako konexioa dago ikastetxe guztian. Eskolan gehien erabiltzen diren programak Office-ekoak: Word, Power Point eta Excel. Word da gehien erabiltzen dena eta informatikako saioetan hau lantzen dute batez ere ikasleek. Power Point eta Excel programak irakasleek erabiltzen dituzte gehienbat. Mikelen (informatikako irakaslea) ustez, Word eta internetaren erabilera dira Lehen Hezkuntzan ikasleek menperatzen ikasi beharko luketena eta horretan ari da. Lehen Hezkuntzan astean ordu bateko bi saio ditu ikasle bakoitzak informatikaren arloan. Informatikako saioetaz gain, ikasleek ingeleseko saio askotan erabiltzen dute ordenagailu gela ariketa ezberdinak egiteko bai interneten baita hizkuntza lantzeko CD berezi batzuekin ere. Berdina gertatzen da beste gai batzuekin ere baina maiztasuna ez da hain altua.

Lehen esan dudan bezala, batzuetan ordenagailuek arazoak ematen dituzte eta bertan dagoenak konpondu ezin dituenean Xabi edo Mikel irakasleak izaten dira deituak laguntza bila. Hauek arazoa konpontzea lortzen ez badute, ordenagailuak instalatu zituen enpresara deitzen zaio teknikari espezializatu bat bidali dezaten.

Ordenagailu, inprimagailu eta eskanerraz aparte badaude eskolan bi argazki kamera digital eta proiektore bat aurkezpen ezberdinak egiteko, horretarako prestatuta dagoen gela batean.

Bukatzeko esan, ikasleek oso gustura hartzen dutela teknologia berrien inguruko edozein gauza eta gero eta prestatuagoak datozela arlo honetan. Asko gustatzen zaie infomatikako saioa eta asteko bi orduak motzak egiten zaizkie. Arazo gehiago agertzen dituzte irakasle zaharrenek teknologia berriekin. Zailtasun haundiagoa dute mundu honetan murgiltzeko eta nahiz eta ahalegina egin, kosta egiten zaie gazteenen erritmoa jarraitzea. Hala ere, informatikaren mundu hau askoz ere gehiago lantzen da Eskolapioetako ikastetxean, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan hain zuzen ere. Lehen Hezkuntzako ziklo ezberdinen artean ez dago ezberdintasun gehiegirik, hori bai, zailtasun maila igoz doa urteen poderioz. Teknologiaren bidez, ikasleek gauza ezberdinak produzitzen dituzte eta motibazio tresna garrantzitsua da ikaskuntzaren munduan. Ikasketa sart haurrei beraiek gustokoa duten kanal baten bidez, teknologi berriak.

3. DIAGNOSI ALDIA

Gure lanean esaten dugunari erreparatuta eta gauden garaiak kontuan izanda, badirudi gaur egungo ingeles irakasleak nahiko atzera geratu direla. Argiago esanda, guk ikusi dugunaren arabera ingeles irakasleek ez dituzte ordenagailuak ia erabili ere egiten eta hau ona ala txarra den subjektiboa bada ere, badirudi gaur egun ordenagailurik gabeko irakaskuntzarik ez dela posible. Gure ustetan, beste faktore batzuekin batera hau da irakaskuntza bat ona ala txarra den erabakitzen duena, teknologia berrien erabilpena edo erabilpen eza. Beraz, irizpide honi garrantzia emango bagenio, argi dago kontatu dugunaren arabera, irakaskuntza ona denik ezin dela esan. Gero beste kontu bat litzateke IKT berriak zenbat eta nola erabili, baina gaur egun onartuta daukagu, edo dago, irakaskuntza moderno eta on batek teknologia berriak erabili behar dituela eta hori horrela bada, gure ingeles irakasleek gaizki irakasten dute. Honek ez du esan nahi gu ideia honekin ados gaudenik, baina.

Gai honen inguruan gure iritzia ematea ez legoke sobera eta honi ekingo diogu ondoren. Ados egon ala ez, gizarteak bere egin duen ideia da teknologia berrien erabilera irakaskuntzaren onerako dela eta, gaur egun, ia derrigorrezkotzat jotzen da hauen erabilpena. Gu bat gatoz IKT-ak erabiltzearekin eta egunen batean eskolak emateko aukerarik baldin bagenu, saiatuko ginateke berauek erabiltzen. Orain, garbi daukaguna da garrantzia gehiegi ematen zaiola IKT-ak erabiltzeari eta nolabaiteko moda bat jarri dela ordenagailu eta gainerako tramankuluak erabiltzera bultzatzen gaituena. Gure ideia honako hau litzatetke: “Teknologia berriak bai, baina tamainan eta bortxatu gabe.” Ez dugu interes soziologiko eta ekonomikoetan sartu nahi, baina bai uste dugu nolabaiteko bortxa eta itxurakeria handi bat dagoela teknologia mota hau erabiltzera bultzatzen gaituena.

Hemen bi eratako erabilpenak bereiztuko genituzke taldekideok. Batetik irakasleak egiten duen IKT-en erabilpena bere lan pertsonalerako, eta bestetik, IKT-en erabilpena ikasleekin. Uste dugu irakasleari lana izugarri errazten diola ordenagailuaren erabilpen on batek edota kamera digitala kontrolatzeak. Baina gaia gure arlora ekarriz, iruditzen zaigu hizkuntzak ikasteko baino beste ikasgai batzuetarako hobeak direla teknologia hauek. Hizkuntza sentitu eta erabili egin behar da eta teknologia artifizialak interferentzia gehiago dira laguntza baino. Ikasleek gramatika ikas dezakete ordenagailuekin, baina nekez ikasiko dute hitz egiten ordenagailu baten aurrean. Eta azkenean norbaitek lortuko balu, inoiz ez helburu-hizkuntzari dagokion kulturan murgildu den batek bezain modu efektibo eta atseginean. Halere, norbaitek kontra eginez hori posible dela esango baligu, guk geureari eutsiko genioke eta gure teoria defendatu.

Gure ustez, irakasle asko eta askori ez litzaieke gaizki etorriko ordenagailuei buruzko ikastaro batzuk egitea. Guk esan genuen lanaren hasieran ez garela oso abilak, baina irakasle batzuen begitan –askotan egia den arren- hackerrak genirudien. Gaur egun teknologia berrien gutxieneko ezagutza bat beharrezkoa da eta iruditzen zaigu asko ez direla irudizko lerro horretara iristen. Gaur egun, guztiz ezinbestekoa da Internet eta Word bederen ongi dominatzea, eta hauek ikastea gomendatuko genieke irakasle askori.

Egiten ari garen kritikak konstruktiboa baino destruktiboa dirudi, baina izan dugun esperientzia txikiak honelako ondoriotara eraman gaitu. Gaur egun hizkuntzak ikasteko erabili daitezkeen multimediazko metodo ugari ere badago, Kaixo Kids izena duen bat adibidez. Honelakorik ere ez dugu batere ikusi eta badakigu adibidez, Ikastolatan 80 Euro inguru ordaintzen duela ikasle bakoitzak ingeleseko materiala eskuratzeko bakarrik. Zertarako?! Material horretan, liburuez gain, CD-ak ere badaude, baina honelako programarik ez. Beraz, abesti batzuk entzuten dituzte, listening batzuk entzun, baina beraiek maneiatzeko materialik ez dute. Honelako programek hizkuntza ikastea ahalbidetzeaz gain, ikasleak ordenagailuekin trebatzeko aukera ematen dute. Honelakoak bultzatzea ere ez legoke gaizki, baina betiere esan ditugun ideiak mantenduz, hau da, honelakoak erabiltzea ongi dagoela, baina inoiz ez direla hizkuntzak ikasteko bederen, modu naturala bezain baliagarriak izanen.

Hau da guk ikusi eta uste duguna eta halaxe kontatu dugu. Asko harrotzen gara oso aurrerakoiak garelako eta aurreratuak gaudelako, baina guk beste errealitate bat ikusi dugu. Beste nonbait akaso…

4. EBALUAZIOA

Lana egiterakoan ez dugu aparteko arazorik izan, nahiz eta ohikoa denez duda batzuk izan ditugun. Gehien kosta zitzaiguna lana egiten hastea izan zen, izan ere betikoa, utzi eta utzi egin genuen, baina azkenean hasi ginen eta nahiko erraza izan zen.

Datu-bilketa egin ondoren etorri ziren hurrengo dudak izan ere ez genekien zer zen hobea, gure galdera eta beraien (ikastetxeen) erantzun guztiak literalki idaztea edota denak bildu eta gure hitzetan erredaktatzea. Ikus daitekeenez bigarren hau egitea erabaki genuen egokiena zelakoan eta, egia esan, gustura geratu gara emaitzarekin. Bestela egin izan bagenuen asko luzatuko zatekeen, zeren “alferrikako” informazio asko egoten baita honelako elkarrizketetan. Ahozkotasuna ez da idazketa bezain zuzen eta argia, esanguratsua den informazioaren inguruan itzulinguru eta komentario ugari egoten baita, honek gure lana astunagoa egingo zukeelarik irakurlearentzat.

Galdetegia prestatzerakoan ere duda batzuk izan genituen. Zenbat galdera egin, zeintzuk, nola zuzendu bertakoei, eta abar galdetzen genien geure buruei. Azkenean, ikastetxetara joan eta 7 galdera horiek egitea erabaki genuen, ahal zen galdera gutxienetan ahalik eta informazio gehien jasotzea ahalbidetuko zigula pentsatu baikenuen.

Pentsatzen genuen ikastetxeetan arazorik ez genuela izango, ez zigula inork trabarik edo aurpegi txarrik jarriko itaunketa egitera joateagatik. Halere, duda eta nerbio puntu hori beti hor egoten dira eta berauekin joan ginen ikastetxeetara. Beldurrak beldur, ez genuen batere arazorik izan eta gogo onez hartu gintuzten zentro guztietan. Taldeko bat gutxienez ezaguna zen ikastetxe bakoitzean eta nik esango nuke, ilusioz eta guzti hartzen gintuztela. Praktikatan egondako gazteak “bisitan joatea” gustura hartzen dute eta gure lana egiteaz gain beste hainbat gauzei buruz ere hitz egin genuen “bisitaren” zehar.

Orokorrean atsegina izan da lan hau egitea, zeren ordenagailu zaleegiak izan gabe ere, nahiko ongi pasatu dugu berau egiten. Presaka ibili gara betiko moduan, baina lan dezentea atera zaigu, gustura gaudelarik. Orain irakasleen lana izango da gurekin ados dauden edo ez erabakitzea.